martes, 27 de octubre de 2009

Gadget

Gadgeta-k jartzeko hasieran "Diseño" jartzen duen tokian sartzen gara eta ondoren "elementos de la página" jartzen duen lekuan. Gero "Añadir y organizar elementos de la página"-ri eman eta aldatu behar dituzun elementuak aukeratu ondoren "Guardar" botoiari ematen diozu.

Etiketak

Gauzak izendatzeko eta guk nahi dugun informazioa zahazteko erabiltzeko erabiltzen dugu. Gure blogeko sarrera guztiak antolatzeko erabiltzen dugu.
Sarrera berria egiterakoan, "opciones de entrada"botoiari eman eta eskuinaldean guk etiketa izandatzeko nahi dugun izena jartzen dugu eta ondoren, beheko parteko "publicar entrada"-ri ematen diogu gordetzeko.

Musika kontzertua








Musika artea da eta, aldi berean, zientzia da. Gizakiak sortutako beste arteetatik bat bera ere ez dago musika bezain hurbil bizitzatik; izan ere, musika bizitza bera dela esan dezakegu. Musika da arte guztien artean izpiritualena eta, soinuak modu atsegin batean konbinatuz, arima hunkitzea du helburu.Espazioan ikusmenaren bidez adierazten diren gainerako arteek ez bezala, musikak gure organismoan entzumenaren bidez jarduten du, denboran.Dirudienez ezjakina da gizakien bizitzan musika noiz eta nola sartu zen. Betidanik erritmoak, perkusioak eta dantzak plazer-iturri izan dira gizakiarentzat; gauza bera gertatu zen soinuekin, hauen erabilera desberdinen ondoriozko soinu-efektuak ezagutu zituenean.Musika osatzen duten elementuak hiru dira: erritmoa, melodia eta harmonia. Erritmoa, musikan, soinuak bata bestearen ondoren jartzeko eta txandatzeko modua da (silabak, pultsazioak) eta hauetan, beren azentu gogorrak eta ahulak, beren iraupen laburrak eta luzeak. Melodia, hizkuntzatik dator eta musikaren lerro horizontala da (soinu bat bestearen atzetik). Harmonia soinuen fusioa eta aldiberekotasuna da, musikaren bertikaltasuna da.

lunes, 26 de octubre de 2009

IKASYS Aurkezpena

WEB 2.0 ETA HEZKUNTZA

                                                                            

 

                                                                                  WEB 2.0 ETA HEZKUNTZA


 

           1- Web 2.0;   2004 urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.

    Nire ustez, web 2.0-ak aurrerapen garrantzitsuak ekarri ditu ordenagailuetan gordetzen den informazioarentzat, guk web sareak irekitzeaz edo erabiltzeaz gain eta hauekin informazioa lortzeaz gain, web hauetan informazio berria sartu ahal dugulako eta honekin batera, web-ak eguneratzen ditugulako ikuspegi eguneratua eta erabilera berriak asmatuz. Honen bidez web-etako informazioa eguneraturik dago gizartean gertatzen diren berrikuntzekin batera eta komunikazioa areagotu da sarean.

            

            2- Hezkuntza:   Hezkuntza teknologiarekin erlazionatzearren, gaur egun teknologiak asko egin dezake gauzak argitzeko. Teknologiak izandako aurrerapenetan pentsatzerakoan konturatzen gara, teknologiak, irakaskuntzan eta ikaskuntzan eragina izan duela eta zentzua duen zerbaitetan bihurtu dela. Hezkuntza-sistema, orain dagoen molde pasibotik artera beharko da eta molde parteatzaile batera eraman beharko da, ikasleek, eskaintzen zaien teknologiari esker beraien ezagutza prozesuan gauzak hobeto ulertzeko eta aldi berean, beraien parte hartzearekin, beraien gaitasunak irakasleek ikusi eta ebaluatu ahal izateko. Haurrei eskaintzen zaien teknologia "propioa" bezala ikusi beharko dugu.

    Nire ustez, teknologiak izandako aurrerapenak aprobetxatu beharko ditugu, gure ezagutzarako onuragarriak direla argi ikusten baita. Modu honetan gehiago parte hartuko genuke, ikasleek informazioa elkarbanatu, ikertu, elkarlanean aritzen eta informazioa eraldatuko dugulako, eta gainera gure sormena landuko dugulako.

 

            3- IKASYS:   XXI. mendera egokituriko eta norberaren trebakuntza sistematizatzeko aukera ematen duen hainbat ikastolek martxan ezarri duten proiektua da. 920gr-ko ordenagailu eramangarria da protagonista eta 6-12 urte bitarteko haurrekin probatzen ari dira. Proiektu honen helburua, ikasleen beharrei modu pertsonalean erantzutea da eta horretarako, ikasleek norberaren lan erritmora egokituriko memorizazio eta trebatze ariketak egiten dituzte. Oraingoz, Euskera, Gaztelania, Ingelesa, Ingurune eta Matematiketako klaseetan erabiltzen dituzte ordu erdi astero ikasgai bakoitzean. Ikasleak teknologia berriekin gustora eta motibaturik daudela diote erakargarria egiten zaielako eta beraiek bakarrik inolako laguntzarik gabe ordenagailuak erabiltzen dituztela diote adituek. Hala ere, irakasle batzuek diote, teknologia berriak betiko ikasteko ohituren osagarri direla, IKASYS-en bidez irakurketa saioa, ipuin idazketak... ezin direla landu, beraz ordenagailuak erabilpen puntualak baino ez direla diote.

    Niri ongi iruditzen zait IKASYS proiektuaren aplikazioa ikaskuntzan, ikasteko modu berri bati buruz hitz egiten ari garelako, ikasleen beharrei modu pertsonalean erantzuteko aukera ematen duelako.  Gaur egun dagoen arazo bat, ikasleek ikasten esforzatu ez direla nahi da eta  ondorioz, IKASYS bezalako bitartekari hauek erabili beharko dira ikasleak motibatzeko. Gainera, teknologia berri hauek erakargarri egiten zaie eta gustora ibiltzen dira, hauetan trebaturik daudela ikus daitekeelako. Hala ere, ez nituzte betiko ikasteko ohiturak alde batera utziko, nire ustez, teknologia berriak hauen osagarri direlako, ez ordezkari, teknologiaren bidez ezagutza eraikitzeko garrantzitsuak diren jarduerak burutu ezin direlako; irakurmena lantzea, testuak idaztea....

 

            4- Digital aroko jendea:   Gaur egungo jendea, digital aroko jendea dela diogu, leku guztietan komunikatzeko gailuak daudelako eta eguneroko bizimoduan gailuek izugarrizko papera betetzen dutelako.

    Nire ustez, gaur egun behar baino gehiago erabiltzen ditugu gailuak; mugikorrak gero eta gazteagoak diren mutil-neskek dituzte, ez behar dutelako, baizik eta beharrak asetzeko eta berdin gertatzen da mp3, mp4 edo play-station motako gailuekin, gero eta haur gehiagok dituzte honelako gailuak eta ez dira ezer ere onuragarriak beraien garapenerako. Gurasoek beraien haurren garapen egokiarentzat onuragarria zer den jakin beharko lukete eta kontu handiagoarekin ibili. Nahiz eta nagusiki gailuen gehiegizkokeria gaztetxoekin gertatu, helduekin ere berdin gertatzen da, hau da, batzutan behar baino gehiagotan erabiltzen ditugu honelako gailuak eta nahiz eta, momentu batzuetan beharrezkoak izan, hauen erabilpena ere kontrolatu beharko dugu.

            

            5- IKT: Informatika, elektronika eta telekomunikazioen baturari deitzen zaio IKT eta ikastetxeetan burutzen ari den heldutasun teknologikoaren eredua da. Helburuak hauek dira:

  • Erreferentziazko esparru izatea, konparatzeko eta guztion jomuga izateko
  • Ikastetxeko prozesu pedagogikoak eraginkortasunez digitalizatzeko gida izatea

    "...herritarren hezkuntzan eta gaikuntzan parte hartzen duten eragileek bitarteko digitalak ahal bezainbat aprobetxa ditzaten, egungo eta etorkizuneko herritarrak hezteko"

    IKT-ren bidez,  informatikari eta teknologia berriei buruzko gero eta informazio gehiago lortzen dugu eta gainera, informazio hau praktikan jartzearen ondorioz, gero eta programa eta gailu gehiago nola funzionatzen duten ikasten dugu. Progama hauek lanak egin, publikatzeko edota norbaitekin elkarbanatzeko oso erabilgarriak eta interesanteak dira. Gainera, mundua gero eta aurreratuago dagoenez teknologia arloan, teknologia berriei buruzko informazio eta praktika lortzea komenigarria zaigu atzean ez gelditzeko eta gizartearen berrikuntzekin batera joateko.

 

            6- On-line aplikazioak: Ikaskuntzarako erabilgarrienak diren on-line aplikazioak hauek dira; Sareetan murgiltzea (Irtenguneetatik badaiatu, hedapenak integratu ahal) edo ( Irtengune independienteen bidez murgiltzea, oso arina, segurua), google ( Bilaketa garatua, irudi zahatzenen bilaketa, iragarki esanguratsuenen bilaketa, blog-en bilaketa, akademikoa, google earth, wikipedia, gigapedia, itzultzailea, gmail-a, google egutegia, dokumentuen elkarlana), Scribd, Open office, Sideshare( aurkezpenak egiteko) , blog-ak egin, argazkiak bidaltzea eta jasotzea, musika konpartitzea...etb.

    On-line aplikazioak primeran daudela uste dut, sareetan edozer gauza egin dezakezulako edozein momentutan. Hemen garbi ikusten dira teknologiaren aurrerapenak, eskaintzen dituen jarduerak zabal eta anitzak direlako.

 

            7- Hezkuntza 2.0: Orain arte, irakasleek azaldu eta ikasleek kopiatu egiten zuten, baina horrela ez da asetzen ikasleen jakiteko grina. Gaur egun egoera aldatzen doa, orain ezagutza guztion artean eraikitzen hasi delako, honetan datza hain zuzen hezkuntza 2.0. Txip edo metodologia aldaketa sakona dakar hezkuntza mota honek, irakasleek ikasleei laguntzen dietelako euren ezagupenak bilatzen eta horretarako web 2.0 teknologiak oso garrantzitsuak dira, hauek eskeintzen dituzten tresnei esker talde lana sustatzen delako. Tresna kooperatibo hauen artean; 

                    -Blog-ak; Norberaren ideiak elkar trukatzeko

                    - Wiki-ak; Talde lanak burutzeko    

 

    Teknologia berri hauek eraginkorrak direla iruditzen zait, norberak ikasteko garaian autonomia lortzen joaten delako eta bere kabuz ezagutza eraikitzen duelako modu aktibo baten bidez. Metodologia aldaketa honen ondorioz, klaseak eramangarriagoak bihurtuko dira eta ikastea atsegina eta praktikoagoa den zerbaitetan bihurtuko da, gero eta jende gehiago ikastera animatuz.

 

            8- Folksonomia:  Folksonomia, etimologikoki, grekerako folc (herria) taxo (klasifikazio) eta nomia(kudeatu) hitzek osatzen dute, eta literalki herriak kudeatutako sailkapena esan nahi du. Baina definizio zehatzago baten bila bagabiltza honako hau aurkez dezakegu: etiketen (tags) bidezko taldeko klasifikazioa. Era beran, taxonomi sozial bat dela onar daiteke. Folksonomia erabiltzaile ezberdinek material informatibo berdin baten deskribapena elkarbanatzen dutenean sortzen da. Laburbilduz, folksonomia baten aurrean, pertsonok sarean lan egitean (soziala dena) deskriptoreak (etiketak) edukiari (semantikoa denari) ezartzen dizkiogunean egongo gara, Folksonomia batzuen isla grafikoa honako hauek dira: blogei dagokienez Technorati dugu adibiderik garbienetakoa, argazkien inguruan, faborito edo bookmarcs kasuan aldiz, del.icio.us eta azkenik eginkizun zerrendetan.

    Folksonomia klasifikazioa berrikuntza ona dela iruditzen zait, edozein saretan lan egitean edukinean, gainontzekoa baino garrantzitsuagoa den zerbait azpimarratu ahal izateko arazorik gabe. Askotan erabiltzen ditugun programetan informazioren edo ikonoren bat begi hutsez berehala aurkitu nahi dugunean adibidez, folksonomiaren erabilera eraginkorra izango da.

 

            9- Prosumer: Edukiak sortzeko web 2.0-ko lan-tresnetako bat da. Erabiltzailea da, hau da, ekoizle eta kontsumitzaile bat.

    Ordenagailuetan, guk sartzen dugun informazioaren bidez edukiak sortu ahal izateko lan-tresnak edukitzea garrantzitsua da, bestela

ordenagailuetako informazioa zaharkiturik geldituko zelako, ezingo baitzen informazioa berririk sartu. Gero eta lan-tresna gehiago eduki, edukien kalitatea ere hobeagoa izango da nire ustez.