domingo, 15 de noviembre de 2009
Nire portafolio elektronikoaren diseinua
" Portafolio elektronikoa eta Espaniako goi-mailako hezkuntza; Egoera eta joerak "
Portafolio elektronikoa, ikasleek beraien lan akademikoa gordetzeko tresna da. Denboraren poderioz tresna hau, ikaskuntza tresna bilakatzen da eta bertan gure ezagutza, baloreak eta gaitasunak ikus ditzazkegu.
Portafolioaren erabilera ikaskuntzan laguntza tresna bezala aspalditik dator; Europan gehien erabili izan den tokia Erresuma Batua da. Portafolio hitzak hainbat esanahi ezberdinak izan ditzazke; Hasteko portafolioa, ikasle baten lanik esanguratsuenak gordetzeko tresna dela esan dezakegu. Baina gauden kontestuan portafolioa, ikaslearen trebetasunak ikusteko tresna bezala ikusi beharko dugu, hau da, ikaslearen emaitzak ez daude prozesura bideraturik, produktura baizik.
Momentu honetan, Europar Batasunak egiten dituen proposamen zailei erantzuteko tresnarik itzulkor eta bete-betekoena dugu portafolio elektronikoa. Honela bada, portafolio elektronikoa hezkuntzan ezinbesteko tresna da ikasleen gaitasunak ikusten baitira bertan.
Portafolio elektronikoaren irizpideak hezkuntza eta ebaluazio modalitateak dira.
E-portafolioa, ikasketa eta irakaskuntzaren testuinguruan bakarrik azal daiteke. Ikasketa prozesuaren oinarriak lehen aipatu ditudan bezala, ezagutza eta bakoitzaren garapen konstruktiboak dira. Hauen arabera, edozein pertsona, konpetentziak garatzeko gai izango da. Irakaskuntzari dagokionez, edozein gairi buruzko hausnarketa eta analisia egiteko aproposa da. Gainera, autokritika bultzatzen du.
E-portafolioei buruz hitz egiten denean, hezkuntza eta teknologia konkretu baten hautaketaren arteko loturari errefentzia egiten diogu. Lotura honi, elkartze-integrazioa deitzen zaio.
Amaitzeko, portafolio elektronikoak nahi eta nahiez hiru elementu izan beharko ditu; Hausnarketa, komunikazioa eta lankidetza.
2- PORTAFOLIO ELEKTRONIKO PERTSONALAREN PROPOSAMEN BAT:
Portafolio elektroniko bat egiteko modu asko daude, baina nik adibidez www.sites.google.com erabiliko dut. Portafolioa egiten hasi baino lehen, zure g-mail helbidea eta bere kontraseña sartu beharko dituzu . Behin web orrian zaudela " Crear sitio " botoia sakatu eta ondoren, eskatzen dizkizun datuak sartu beharko dituzu. Hau eginda lortu duzu zure toki edo portafolioa eratzea. Bertan ezkerraldean aukera ugari daude, karpetak eratzeko... eta goiko eskuinaldean " Editar página " eta " Crear página " botoik dituzu nahi dituzun web orriak eratu ahal izateko.
domingo, 8 de noviembre de 2009
Nire blogean zer egin dut II
Klase praktikoan, aldiz, Podcasts eta Videocasts-en erabilera eman genuen.
Lehenengo "Podcasts" programa erabili genuen: Mikrofonorik ez genuenez, "piano abestia" artxiboa hartu eta "Audacity Portable programa erabiliz abestiari efektu ezberdinak eman genizkion, "Efektuak" botoia sakatuz eta bertan dauden aukera ezberdinak erabiliz. Gero, egindakoa gordetzeko, MP3 formatuan gorde genuen "Fitxategi" botoia sakatuz eta "MP3 bezala esportatu" botoiari emanez. Ondoren, "Audiopal" zerbitzua erabiliz "Piano abestia" hautatu eta gure G-mail-era bidali genuen geure G-mail helbidea ezarriz. Gero, abestia gure blogera igotzeko, "Nueva entrada" botoia sakatu "Edición de HTML" hautatu eta hemen G-mail-etik hautaturiko helbidea kopiatu ondoren itsasi genuen gero "Pubicar entrada"-ri emanez.
Bigarren jarduera, "Videocast" programa erabiltzea izan zen: Horretarako "ScreenToaster" programa erabili genuen, baina erabili baino lehen erregistratu behar izan giñen. Grabatzeko "Record (ALT+S)"-ri eman eta bideoa egin genuen nahi genuena idatziz. Gero hau fitxategian gorde edo youtube edo "ScreenToaster"-era igo genezakeen. Guk "ScreenToaster"-era igo genuen. Ondoren blogera igotzeko, bideoaren helbidea kopiatu eta aurreko grabazioa bezala lehenengo "Nueva entrada" eta gero "Edicion de HTML" botoiak sakatu eta "Publicar entrada"-ri emanez publikatu genuen.
lunes, 2 de noviembre de 2009
Jakintza 2.0
domingo, 1 de noviembre de 2009
Nire blogean zer egin dut?
Dokumentu horretan, IKT konpetentzien ikuspeg¡i orokorra emateaz gain, ziklo eta maila bakoitzak jorratu eta garatuko dituen konpetentziak deskribatzen dira. Oso dokumentu interesgarria Teknologia Berriek eguneroko jardunean eragin dezaketen aldaketa metodologikoaz ohartzeko.
Gure ikastolan, aspalditik ari ginen IKT konpetentzien gaia jorratzen eta, hori dela bide, gure ikastolako irakasle batek parte hartze zuzena izan du txosten horren ekoizpenean. Horrekin batera, Txanela izeneko gune berri bat zabaldu da, non zehaztu egiten diren ikasleek, Txanelako jarduerak burutzerakoan, burutu ditzatekeen IKT jarduera guztiak.
Gure ikasleek, dagoeneko, gogoz eutsi diote erronkari eta hortxe dabiltza buru-belarri IKT baliabideak erabiliz euren ohiko lana burutzen. Gainera, aurten, gure Lehen Hezkuntzako gelak bereziki hornitu ditugu (horretaz beste batean informazio zabalagoa eskainiko dizuegu) eta konbentzituta gaude gure gizarteak eskatzen dituen konpetentzien lorpenerako oso lagungarriak izango direla.
Baliabide berrien adibide bat azpiko argazkian ikus dezakezue. Armairu bat 26 ordenagailu ultraeramangarriekin (Gela birtuala mugikorra) Ubuntu sistema eragile askearekin.
martes, 27 de octubre de 2009
Gadget
Etiketak
Sarrera berria egiterakoan, "opciones de entrada"botoiari eman eta eskuinaldean guk etiketa izandatzeko nahi dugun izena jartzen dugu eta ondoren, beheko parteko "publicar entrada"-ri ematen diogu gordetzeko.
Musika kontzertua

Musika artea da eta, aldi berean, zientzia da. Gizakiak sortutako beste arteetatik bat bera ere ez dago musika bezain hurbil bizitzatik; izan ere, musika bizitza bera dela esan dezakegu. Musika da arte guztien artean izpiritualena eta, soinuak modu atsegin batean konbinatuz, arima hunkitzea du helburu.Espazioan ikusmenaren bidez adierazten diren gainerako arteek ez bezala, musikak gure organismoan entzumenaren bidez jarduten du, denboran.Dirudienez ezjakina da gizakien bizitzan musika noiz eta nola sartu zen. Betidanik erritmoak, perkusioak eta dantzak plazer-iturri izan dira gizakiarentzat; gauza bera gertatu zen soinuekin, hauen erabilera desberdinen ondoriozko soinu-efektuak ezagutu zituenean.Musika osatzen duten elementuak hiru dira: erritmoa, melodia eta harmonia. Erritmoa, musikan, soinuak bata bestearen ondoren jartzeko eta txandatzeko modua da (silabak, pultsazioak) eta hauetan, beren azentu gogorrak eta ahulak, beren iraupen laburrak eta luzeak. Melodia, hizkuntzatik dator eta musikaren lerro horizontala da (soinu bat bestearen atzetik). Harmonia soinuen fusioa eta aldiberekotasuna da, musikaren bertikaltasuna da.
lunes, 26 de octubre de 2009
WEB 2.0 ETA HEZKUNTZA
WEB 2.0 ETA HEZKUNTZA
- Erreferentziazko esparru izatea, konparatzeko eta guztion jomuga izateko
- Ikastetxeko prozesu pedagogikoak eraginkortasunez digitalizatzeko gida izatea
lunes, 21 de septiembre de 2009
Ikasketa pertsonalizatua teknologia berriekin
Artikuluak, Ikastolen Elkartearen proba fasean dagoen Ikasys proiektuari buruz hitz egiten digu. Proiektu honen helburua, ikasleen beharrei modu pertsonalean erantzutea da, norberaren erritmora egokituriko ariketak eginez eta horretarako bakoitzak ordenagailu eramangarri bat erabiliko du klasean denbora mugatu batean. Izan ere diotenez, lan koadernoekin eta testu liburuekin zaila da laguntza pertsonalizatua ematea hauek, ikasle guztien beharrei modu berean erantzuten dietelako baina hala ere, ikasleek liburuetatik hobeto ikasten dutela diote ere, bertatik gauzak errazago memorizatzen dituztelako.
Hau dela eta, irakasleen papera aldatu beharrean dagoela esaten digu artikuluak, duela gutxi arte ikasleek zalantzarik izanez gero irakasleari galdetzen ziotelako baina orain, ikasleei euren kabuz baliatzen erakustea izango da hezkuntzaren ardatz nagusietako bat.
Hausnarketa pertsonala:
Nire ustez, teknologia berriak hezkuntzan erabiltzea ongi dago, gaur egungo gizartera egokitu beharko dugulako hezkuntza, berrikuntzetara eta gaur egungo arazoetara eguneraturik egon beharko delako. Hala ere, ados nago ere artikuluak esaten digunarekin, teknologia berriak liburuen osagarri izan beharko direlako eta ez ordezkari, ikasleek liburuetatik gauzak errazago memorizatzen dituztelako.
