Artikuluaren analisia:
Artikuluak, Ikastolen Elkartearen proba fasean dagoen Ikasys proiektuari buruz hitz egiten digu. Proiektu honen helburua, ikasleen beharrei modu pertsonalean erantzutea da, norberaren erritmora egokituriko ariketak eginez eta horretarako bakoitzak ordenagailu eramangarri bat erabiliko du klasean denbora mugatu batean. Izan ere diotenez, lan koadernoekin eta testu liburuekin zaila da laguntza pertsonalizatua ematea hauek, ikasle guztien beharrei modu berean erantzuten dietelako baina hala ere, ikasleek liburuetatik hobeto ikasten dutela diote ere, bertatik gauzak errazago memorizatzen dituztelako.
Hau dela eta, irakasleen papera aldatu beharrean dagoela esaten digu artikuluak, duela gutxi arte ikasleek zalantzarik izanez gero irakasleari galdetzen ziotelako baina orain, ikasleei euren kabuz baliatzen erakustea izango da hezkuntzaren ardatz nagusietako bat.
Hausnarketa pertsonala:
Nire ustez, teknologia berriak hezkuntzan erabiltzea ongi dago, gaur egungo gizartera egokitu beharko dugulako hezkuntza, berrikuntzetara eta gaur egungo arazoetara eguneraturik egon beharko delako. Hala ere, ados nago ere artikuluak esaten digunarekin, teknologia berriak liburuen osagarri izan beharko direlako eta ez ordezkari, ikasleek liburuetatik gauzak errazago memorizatzen dituztelako.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario