lunes, 2 de noviembre de 2009

Jakintza 2.0

Bideoen eta aurkezpenaren analisia;
Jakintza 2.0, erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da.
Jakintza 2.0-ri buruzko informazioa duen pertsonak, oinarri sendo bati buruzko ezagupen zabala dauka, ez dago mugaturik eta lagunekin eta sozioekin komunikaturik edo konektaturik dago komunitate birtualei esker. Gainera, herramienta asko erabiltzen ditu eta informazioa elkarbanatzen eta antolatzen du askatasun osoz.
Jakintza 1.0 aldiz, mugatuagoa da eta metodo zahatz batzuk bakarrik erabili daitezke informazioa antolatzeko.
Azken urteotan lana, gauzak egitetik gauzak ezagutzera aldatu da.
Jakintzaren eraikilearen ezaugarriak hurrengoak dira; Berritzailea da, sormen handikoa, intelektualki geldiezina, idazmahaiari ez dago lotuta, etengabeko eta itzulgarria den atentzioa du, mugarik ez dauka, ospetsuki huts egiten du, herramienta ugari erabiltzen ditu, elkarlanean taldeko lanak burutzen ditu, konprometitzen da, komunitatearekiko sentsibilitatea dauka, kulturala da, zaintzailea da, ikaskuntza dauka barnean eta autoritatea bere jakinduriatik dator ez honek ematen dion ahalmenarengatik.
Jakintza 2.0-rekin lortu nahi dutena hau da; Gure ekarpenak kontrolatzea, komunitateak onurak lortzea guk ere onurak izateko eta konfiantza espero dugu gardentasun eta zuzentasunaren azpian.
Berrikuntza honekin belaunaldi berria dago: Lehenengo belaunaldia azpiegituren eskurapenean oinarritzen da. Bigarren belaunaldia ikaskuntzan eta irakaskuntzan integratzen den IKT-an oinarritzen da. Hirugarrena berriz, ikaskuntzan eta irakaskuntzan IKT-ren bidez lorturiko bilakaeran oinarritzen da.
Aurkezpenean ere, Jakintza 2.0-n dabilenarentzat zein aukera berri dauden aipatzen dizkigu; Etorkizuna informazio eskuraketan dauka, ikaslea entreteniturik egoteko estrategiak ikasiko ditu, egokiak diren ebaluazioen metodoak garatuko ditu eta begibistatik ikaslearen arrakasta lortzea ezin izango du kendu.
Mugak ere aipatzen ditu; Erabiltzailearen konpetentzia IKT eraginkortasunez praktikan integratzeko adibidez.
Bukatzeko XXI menderako 5 konpetentzia esaten dizkigu; Adimen disziplinatua edukitze, adimen sintetizatzailea edukitzea, adimen sortzaile, errespetuzko adimena eta azkenik, adimen etikoa edukitzea.

Hausnarketa pertsonala;
Jakintza 2.0-rekin aurrerapauso garrantzitsua egin dutela iruditzen zait, honi esker, ezagupen zabalagoa dugulako, mugaturik ez gaudelako eta ingurukoekin etengabeko kontaktuan gaudelako informazioa askatasun osoz elkarbanatu dezakegulako. Gainera honi esker ere sormena landuko dugu adimen emankor bat eratzeko herramienta asko ditugulako.
Gaur egun gero eta komunikazio gutxiago dago pertsonen artean eta Jakintza 2.0 horretarako irtenbide garrantzitsua izango dela iruditzen zait, pertsonen arteko komunikazioa lantzen delako honekin.
Gainera honi esker ere, ikasleak entretenituak egoteko metodoak eta egokiak diren ebaluazio metodoak ikasiko ditugu eta hau guztia ikaslearen arrakastari begira egongo da. Ikasleak entreteniturik egotea oso garrantzitsua da, ikasleei ikasten dutena ez bazaie erakargarria iruditzen ez dugulako ezer lortzen gogorik gabe ikasten daudelako eta ez dutelako ezer ikasten beraien aldetik ez dutelako parterik jartzen, baina aldiz, ikasten ari direna erakargarri iruditzen bazaie beraien aldetik jarri, gustorago egongo dira eta zerbait ikasiko dute, sormena ere landuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario