Egin dudan lehenengo aldaketa plantillari buruzkoa izan da: Horretarako, "Nueva entrada" botoia sakatu, gero "Diseño" botoia eta ondoren "Seleccionar plantilla nueva" botoia sakatu dut. Bertan nahi dudan plantilla aukeratu eta bukatzeko "Guardar plantilla" botoiari eman diot egindako aldaketak gordetzeko.
Bigarren aldaketa blogaren kolorearena eta letrarena izan da: Horretarako, lehen bezala "Nueva entrada" botoia, gero "Diseño" botoia eta azkenik "Fuentes y diseño" botoia sakatu dut. Bertan, blogaren plantillaren kolorea, textuaren kolorea, blogaren izenburuaren kolorea, idazten dudanaren kolorea, loturen kolorea, dataren kolorea.... aukeratu eta bakoitza aukeratzean"Guardar cambios" botoia sakatu dut aldaketa bakoitza gordetzeko.
Ondoren bideo berri bat igo dut blogera; Horretarako, "Nueva entrada" botoia sakatu dut. Gero, "youtube" web orrira joan eta "IKT Lehen hezkuntzan" bideoa aukeratu eta eskuinaldean "insertar" jartzen duen helbidea kopiatu eta blogera itzuli ondoren bertan itsasi dut kopiaturiko helbidea. Ondoren, honen azpian, "Google" bilatzailean IKT-ri buruzko testua kopiatu dut, hau da, bideoari testua gehitu diot. Honekin batera bukaeran, azpiko aldean "Etiquetas de esta entrada" jartzen duen tokian etiketak ezarri ditut; IKT, lehen hezkuntza etiketak ezarriz.
Gadget-ak gehitu ditut; "Editar entrada" eta gero "Diseño" botoiak sakatu ondoren "Logotipo" jartzen duen tokian "Editar" botoia sakatu eta logotipoa aukeratu dut bukaeran "Guardar"-ri emanez. Ondoren, "Diseño" barruan "Añadir un Gadget" botoia sakatu dut, gero "Etiquetas, editar"-ri eman diot nire etiketak eratzeko. Hemen, "Titulo" jartzen duen tokian "Etiketak" izenburua ezarri eta "Guardar" botoia sakatu dut.
Ordua eta data ere ongi jarri ditut; "Nueva entrada" eta gero "Configuración" eta "Formato" botoiak sakatu eta Ozeano Bareko ordu gunea Madrilgo ordu guneagatik aldatu dut, ordua den bezala jartzeko.
Bukatzeko, "Nueva entrada" eta "Configuración" botoiak sakatu ondoren "Permisos" sakatu eta nire blogean sartu, irakurri edo bertan idatzi dezaketen pertsonak aukeratu ditut.
Bukaeran denok irakurtzeko moduan ezarri dut berriro blog-a.

No hay comentarios:
Publicar un comentario