domingo, 15 de noviembre de 2009

Nire portafolio elektronikoaren diseinua

1- ARTIKULUAREN ANALISIA:
" Portafolio elektronikoa eta Espaniako goi-mailako hezkuntza; Egoera eta joerak "
Portafolio elektronikoa, ikasleek beraien lan akademikoa gordetzeko tresna da. Denboraren poderioz tresna hau, ikaskuntza tresna bilakatzen da eta bertan gure ezagutza, baloreak eta gaitasunak ikus ditzazkegu.
Portafolioaren erabilera ikaskuntzan laguntza tresna bezala aspalditik dator; Europan gehien erabili izan den tokia Erresuma Batua da. Portafolio hitzak hainbat esanahi ezberdinak izan ditzazke; Hasteko portafolioa, ikasle baten lanik esanguratsuenak gordetzeko tresna dela esan dezakegu. Baina gauden kontestuan portafolioa, ikaslearen trebetasunak ikusteko tresna bezala ikusi beharko dugu, hau da, ikaslearen emaitzak ez daude prozesura bideraturik, produktura baizik.
Momentu honetan, Europar Batasunak egiten dituen proposamen zailei erantzuteko tresnarik itzulkor eta bete-betekoena dugu portafolio elektronikoa. Honela bada, portafolio elektronikoa hezkuntzan ezinbesteko tresna da ikasleen gaitasunak ikusten baitira bertan.
Portafolio elektronikoaren irizpideak hezkuntza eta ebaluazio modalitateak dira.
E-portafolioa, ikasketa eta irakaskuntzaren testuinguruan bakarrik azal daiteke. Ikasketa prozesuaren oinarriak lehen aipatu ditudan bezala, ezagutza eta bakoitzaren garapen konstruktiboak dira. Hauen arabera, edozein pertsona, konpetentziak garatzeko gai izango da. Irakaskuntzari dagokionez, edozein gairi buruzko hausnarketa eta analisia egiteko aproposa da. Gainera, autokritika bultzatzen du.
E-portafolioei buruz hitz egiten denean, hezkuntza eta teknologia konkretu baten hautaketaren arteko loturari errefentzia egiten diogu. Lotura honi, elkartze-integrazioa deitzen zaio.
Amaitzeko, portafolio elektronikoak nahi eta nahiez hiru elementu izan beharko ditu; Hausnarketa, komunikazioa eta lankidetza.

2- PORTAFOLIO ELEKTRONIKO PERTSONALAREN PROPOSAMEN BAT:
Portafolio elektroniko bat egiteko modu asko daude, baina nik adibidez www.sites.google.com erabiliko dut. Portafolioa egiten hasi baino lehen, zure g-mail helbidea eta bere kontraseña sartu beharko dituzu . Behin web orrian zaudela " Crear sitio " botoia sakatu eta ondoren, eskatzen dizkizun datuak sartu beharko dituzu. Hau eginda lortu duzu zure toki edo portafolioa eratzea. Bertan ezkerraldean aukera ugari daude, karpetak eratzeko... eta goiko eskuinaldean " Editar página " eta " Crear página " botoik dituzu nahi dituzun web orriak eratu ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario