domingo, 8 de noviembre de 2009

Nire blogean zer egin dut II

Aurreko klase teorikoan IKT lantresnak zertarako, noiz, nola, norekin, norentzat, … erabiltzen diren eman genuen, baita lizentziak, baliabideak eta Hezkuntza 2.0.
Klase praktikoan, aldiz, Podcasts eta Videocasts-en erabilera eman genuen.
Lehenengo "Podcasts" programa erabili genuen: Mikrofonorik ez genuenez, "piano abestia" artxiboa hartu eta "Audacity Portable programa erabiliz abestiari efektu ezberdinak eman genizkion, "Efektuak" botoia sakatuz eta bertan dauden aukera ezberdinak erabiliz. Gero, egindakoa gordetzeko, MP3 formatuan gorde genuen "Fitxategi" botoia sakatuz eta "MP3 bezala esportatu" botoiari emanez. Ondoren, "Audiopal" zerbitzua erabiliz "Piano abestia" hautatu eta gure G-mail-era bidali genuen geure G-mail helbidea ezarriz. Gero, abestia gure blogera igotzeko, "Nueva entrada" botoia sakatu "Edición de HTML" hautatu eta hemen G-mail-etik hautaturiko helbidea kopiatu ondoren itsasi genuen gero "Pubicar entrada"-ri emanez.
Bigarren jarduera, "Videocast" programa erabiltzea izan zen: Horretarako "ScreenToaster" programa erabili genuen, baina erabili baino lehen erregistratu behar izan giñen. Grabatzeko "Record (ALT+S)"-ri eman eta bideoa egin genuen nahi genuena idatziz. Gero hau fitxategian gorde edo youtube edo "ScreenToaster"-era igo genezakeen. Guk "ScreenToaster"-era igo genuen. Ondoren blogera igotzeko, bideoaren helbidea kopiatu eta aurreko grabazioa bezala lehenengo "Nueva entrada" eta gero "Edicion de HTML" botoiak sakatu eta "Publicar entrada"-ri emanez publikatu genuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario